EMANALDI IKUSGARRIA 15 URTEZ AZPIKO EUSKAL SELEKZIOAREKIN

Asteburu honetan autonomia erkidegoetako selekzio txapelketaren atariko fasea ospatu da Errioxan, gure klubean trebatu diren hiru jokalarirekin.
June Murillok, Maren Esteberenak, Kadete taldeko jokalariek eta Helena Gonzalezek, iaz Realak fitxatu zuen taldeko jokalari ohiak, taldea emakumezkoen sail sortu berrian zein ondo ari den lanean erakutsi dute.
Euskal selekzioak Errioxako selekzioaren aurka jokatu zuen lehen partida. Bertan, hiru jokalariek euskal selekzioaren zelai erdia hartu zuten eta lan bikaina burutu. Gainera, Junek markagailua irekitzea lortu zuen lehen zutoinera jondako erdiraketa on batera iritsita. Partida 2-0 amaitu zen euskal taldearen alde.
Hurrengo egunean Kantabriako selekzioaren aurka borrokatzeko txanda izango zen. Marenek hasierako hamaikakoan errepikatu zuen selekzioaren pisu guztia sorkuntza mailan eramanez, defentsan lan bikaina eginez eta kontrako area zapaltzeko ausardiaz. Bi erremate eta ezeztatutako gol bat zalantzazko posizioan.
June eta Helena aulkian zain egon ziren, eta 50. minuturako biak sartu ziren zelaira, meritu handiko jokaldiak eginez eta Helenaren burukada jasoz.
Orain, otsailean ospatuko den urrezko faserako behin betiko deialdian sartzeko borrokan jarraituko dute neskek.
Aupa Neskak!

