JUNE MURILLO ETA MAREN ESTEBERENA

Euskadiko Futbol Federazioak ofizial egin du datozen egunetan Almerian jokatuko den emakumezkoen Espainiako 15 eta 17 urte bitarteko Txapelketaren azken faserako deialdia.


Bertara, Maren Esteberena eta June Murillo geure jokalari urdinak deituak izan dira, Andaluziako lurretan esperientzia erakargarri hau bizitzeko aukera paregabea izango dutelarik. 15 urtez azpikoak bihar abiatuko dira, Patricia Mugabure, Helena González eta Andrea Berganza geure jokalari ohiekin.


Ohore handia da hemezortzi jokalariko zerrenda honetan horietako bost gure egituratik pasatu izana. Geure egitura honek ibilbide labur baina arrakastatsu bat darama. Beraz, zorioneko gaude gertaera honengatik.


Euskadiko Federazioak aipatutako jokalariek lan-saio bat egingo dute Langraiz Okan, Almeriako lurretara joan aurretik. Entrenamendua 19: 30etan hasiko da eta ondoren probintzia eder honetara eramango dituen autobusera igoko dira.


Bidaia-plana eta partida-egutegia honako hauek dira:


Otsailak 23, osteguna: SUB – 15

Entrenamendua 18: 30etan, zehaztu gabeko zelaia (90 minutu)


Otsailak 24, ostirala: SUB – 15: EUSKADI – NAFARROA

11: 30ean, Miramar udal-zelaia (Adra – Almeria)


Otsailak 25, larunbata: SUB – 15: EUSKADI – MADRIL

11: 30ean, I.D.M. Las Marinas (Roquetas de Mar – Almeria)


Otsailak 26, igandea: SUB – 15: GAZTELA ETA LEON – EUSKADI

11: 30ean, Miramar udal-zelaia (Adra – Almeria)


ITZULERA: Azken partida amaitu ondoren.


Zorte on geure jokalari eta selekzioari.