
Antiguoko Kirol Elkartetik atsegin handiz iragarri nahi dugu Endika Moralesek emakumezkoen lehen taldearekin jarraituko duela. Intxaurrondoko teknikari gazteak ilusioz beteriko proiektu honen buru izango da hirugarren denboraldiz jarraian. 2023/24 denboraldian taldea igoeraren atarian geratu zen, eta joan den ikasturtean helburu epikoa lortu zuten: denboraldi bikaina burutu zuten Oiartzunen amaiera zirraragarriarekin (3-2), lidergoa eta merezitako Euskal Ligarako igoera lortuz. Ilusioz ekingo diogu etapa berri honi, taldeak esku onetan jarraitzen duela jakinda.
Zorionak, Endika! Eta zorte on denboraldi berri honetan.

