Euskadiko Futbol Federazioak Emakumezkoen 2025-2026 Euskal Ligaren egutegi ofiziala argitaratu du. Bertan ezagutu ahal izan dugun eran, Endika Moralesek zuzentzen duen taldeak etxean egingo du debuta, Berion, datorren irailaren 21eko asteburuan, Derioren aurka. Lehen itzulia urtarrilaren 11n amaituko da, eta lehiaketa 2026ko maiatzaren 3ko asteburuan bukatuko da, Rezolan. Bertan, urdinek Añorgaren aurka neurtuko dituzte indarrak zirraragarria izango den derbian.