
Joan den astean garaipenak soiliklortu zituzten gure emakumezkoen taldeek, jardunaldi ezin hobea izan zelarik, sentsazio handiak utziz. Ea urria energia positibo berarekin abiatzen den. Hemen duzue partidu bakoitzaren atarikoa:
PASAIA – GORENGO ERREGIONALA
Gurruren taldea ondo hasi zen, hasiera jardunaldian Oiartzun mendean hartuta. Asteburu honetan, ordea, erronka zail bati egin beharko dio aurre Don Boscon, indartsu ekin zion Pasaiari, Hondarribian 0-1 irabazita momentu onean ailegatzen den arerioa. Dinamika onen duelua eta partida bizia.
Partida larunbatean 15:30ean J.Mari Zamora futbol zelaian.
REAL SOCIEDAD – OHOREZKO KADETEA
Denboraldia ezin hobeto hasi da Andoni Aliasen taldearentzat, bere lehen bi konpromisoetan bi garaipen lortuta. Baina asteburu honetako erronka handia da: Zubieta bisitatuko du, bere lehen bi partidetan gol askogatik irabazi duen Realaren aurka. Zailtasun handiko partida maila goreneko aurkari baten aurka.
Partida igandean 10:00etan Zubietako instalazioetan.
HERNANI – LEHEN MAILAKO KADETEA
Puion egindako lan bikainaren eta garaipenaren ondoren, Cotiren taldeak baikor ekingo dio bigarren jardunaldiari. Etxean izango da, bere hasierako estropezua gainditu nahi duen Hernaniren aurak. Gureak dinamika onari eusten eta alderdi guztietan hazten jarraitu nahi dute.
Partida larunbatean 9: 00etan Berioko instalazioetan.
INFANTILA F11 – AIZTONDO
Partida ikusgarria Manex eta Oihanek zuzentzen duten taldearentzat. Aiztondo bezalako aurkari handi baten aurka jokatuko dute, debutean garaipen batekin iritsiko diren bi taldeen arteko norgehiagokan. Duelu berdindua izango dela agintzen du, non gureek fin ibili beharko duten katua uretara eraman nahi badute.
Partida igandean 16:00etan La Salle futbol zelaian.
PASAIA – INFANTILA F8
Emakumezkoen Preferentearen kasuan bezala, Laura eta Manexen taldea ere Don Boscorengana joango da Pasaiaren aurka jokatzeko. Liga ondo hasi ondoren, taldeak lerro positiboari eutsi nahi dio ikasturteko lehen irteeran. Konfiantza batzen jarraitzeko aukera ona.
Partida larunbatean 10:45ean J.Mari Zamora futbol zelaian.

