Maila handiko bost partida, asmo handiko helburuekin jarraitzeko.

 

Gorengo Erregionala – Pasaia

 

Aurreko fasean elkarrekin aritu ziren bi talde izango dira aurrez aurre. Gureek garaipen bat eta porrot bat daramate, Pasaiak bi garaipen dituen bitartean. Partida erabakigarria izango da posizioak igotzeko eta taldea taularen goiko aldean finkatzeko.

Partidua larunbatean 19:20ean Berioko instalazioetan.

 

Ohorezko Kadetea – Zarautz

 

Taldea Aiztondorekin berdinduta dago lidergoan. Unea ezin hobea da horren bila joateko. Zarautz, aurkari zaila, gure neskengandik 3 puntura dago, 5 garaipen, berdinketa 1 eta 3 porrotekin. Partida zorrotza, baina burura hurbiltzeko aukerarekin.

Partida larunbatean 12:45ean Asti-Txiki futbol zelaian.

 

Kadete Lehena – Santo Tomas Lizeoa

Lehia agintzen duen antzinako derby bat. Santo Tomas Lizela da lehen sailkatua 7 punturekin, eta gure neskek, porrot gogor baten ondoren, 6 puntu mantentzen dituzte eta borrokan jarraitzen dute. Partida polita lehiatzeko eta zelaian dena emateko.

Partida igandean 15:30ean La Salle futbol zelaian.

 

Infantila F11 – Intxaurdi

 

Taldeak oso ondo hasi du fasea eta lidergoan jarraitzen du. Batzen jarraitzea da helburua. Intxaurdi aurkari handia da, sailkapenean 2 puntura baino ez dago, eta Tolosaren aurka irabaztetik dator. Funtsezko partida erritmoari eusteko eta goi-goian jarraitzeko.

Partida igandean 17:15ean La Salle futbol zelaian.

 

Bergara – Infantila F8

 

Laura eta Manexen taldearentzat bigarren itzulia hasiko da. Lehen itzulia ezin hobea izan zen: 11 partidak irabazi zituzten. Orain bide beretik jarraitu behar da, ilusioz eta lanean, bere maila handia erakusten jarraitzeko eta lidergoari eusteko.

Partida igandean 12:00etan Agorrosin futbol zelaian.