Asteburu honetan hasiko da Antiguoko emakumezkoen ia talde guztientzako denboraldia. Ohorezko Kadeteak bakarrik du jardunaldi bat gehiago, garaipenarekin debutatu zuen  eta pasa den astean. Gainontzekoak gogo eta ilusio handiarekin estreinatzen dira, erronka handiekin. Jokalariek lehiatzeko, hazteko eta urte aberasgarri batez gozatzeko gosez ekingo diote etapa berri honi.


Emakumezkoen Gorengo Taldea – Oiartzun

Sentsazio bikaineko denboraldiaurrearen ondoren, Gurruren taldeak Oiartzun lehiakorraren bisitarekin ekingo dio ligari. Anbizioarekin, ilusioarekin eta konpromisoz betetako plantillarekin, taldeak urte zorrotza baina erronka zirraragarriz betea izango du aurretik.

Partidua larunbatean 19:20ean Berioko instalazioetan.

Ohorezko Kadetea – Añorga

Ligako bigarren partida Andoniren taldearentzat, Andoainen landutako garaipen batekin ekin baitzion denboraldiari Euskaldunaren aurka. Orain, lehia erakargarria izango dute Berion Añorgaren aurka, hau Oiartzunen aurka 3-5 galdu eta gero iristen delarik.

Partida larunbatean 13:40an Berioko instalazioetan.


Kadete Lehena – Vasconia

Derbi berria Puion, oraingoan Cotik zuzentzen duen taldearentzat, Vaskoniaren aurka. Denboraldia maila altuarekin hasteko lehia bizia eta debut honetan sentsazioak neurtzeko proba ona.

Partida larunbatean 15:00etan Puio futbol zelaian.


Infantil F11 – Touring

Manex eta Oihanerenek etxetik kanpo hasiko dute denboraldia, Touringeri bisita eginez Errenterian. 13 talde dituen itzuli bakarreko multzo batean, partida bakoitza erabakigarria izango da. Lehen erronka hazteko eta lehiatzeko gogoa duen talde batentzat.

Partida igandean 12:00etan Fanderia futbol zelaian.


Infantil F8 – Vaskonia

Laura eta Manexen taldeak derbiarekin hasiko du denboraldia. Jokalariak estreinatzeko eta euren garapenerako funtsezkoa den aro bati hasiera emateko gogoz datoz. Vasconiaren aurkako partida orain arte landutako guztia praktikan jartzeko aukera paregabea izango da.

Partida larunbatean 12:30ean La Salle futbol zelaian.