
Iraila amaitzeko partidak gizonezkoen egituran. Denboraldia hasi duten taldeek maila ona mantendu eta bolada onak luzatu nahi dituzte. Gainera, asteburu hau berezia izango da Infantil taldeen estreinaldiarekin, ilusioz beterik ekingo baitiote euren ibilbideari.
Gazte Nazionala – Leioa
Zubietan berdinketa ona lortu ondoren, Mardaren taldea Beriora itzuliko da, non 3-0 irabazi zuen lehen jardunaldian. Taldea sasoi onean dago eta erritmo horri eutsi nahi dio Leioaren aurka. Talde bizkaitarra ere indartsu hasi da eta beti izaten da aurkari ausart eta ondo landua.
Partidua larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.
Beasain – Euskal Gaztea
Julenen taldeak oso maila altuan ekin dio denboraldiari, eguneroko lan onaren isla izanik. Aurrean Beasain izango du asteburuan, 1. jardunaldiko garaipen sendo batetik (5-1) datorrena, eta horrek argi uzten du arrisku handiko aurkaria izango dela euren feudoan. Hala ere, lehiatzeko prest gaude.
Partida igandean 17:00etan Loinaz futbol zelaian.
Euskal Kadetea – Betoño
Iraolaren mutilek azken minutuan utzi zioten garaipenari ihes egiten Gasteizen, baina sentsazio onekin itzuliko dira etxera denboraldi hasiera sendo baten ostean. Betoñok, beste aurkari arabar batek, Danok Bat gainditu zuen etxetik kanpo Mallona bezalako zelai zail batean eta Realaren aurka galdu zuen pasa den astean.
Partidua larunbatean 12:00etan Berioko instalazioetan.
Vasconia – Ohorezko Kadetea
Hegaldi handiko derbi donostiarra Puion. Gazpioren taldeak azken txanpan irabazi zuen iragan jardunaldian, eta etengabe hazten jarraitu nahi du lan irmoarekin. Vasconia, bere aldetik, hasiera txukuntzen saiatuko da Martutenen aurka 2-0 galdu ondoren lehen datan.
Partida igandean 11:15ean Puio futbol zelaian.
Arrupe Chaminade – Infantil Handi
Hasiera zorrotza baina ilusioz betea Beldaren taldearentzat, beti zaila den Felix Garin bisitatzen baitu. Taldea iaztik ezarritako oinarrien gainean eraikitzen jarraituko du, entrenamendu eta jardunaldi bakoitzean aurrera egiten eta hobeko xede argiarekin.
Partida larunbatean 12:30ean Felíx Garín futbol zelaian.
Infantil Txiki – Real Union
Real Union bezalako klasiko baten aurka Uritzen taldeak 11 futboleko modalitatearen estreinaldi ilusionagarria izango du. Hasiera berezia da, beti gogoratzen diren horietakoa, ikaskuntzaz, hazkuntzaz eta gozamenaz betetako etapa berri bat markatzen duena.
Partidua larunbatean 10:30etan Berioko instalazioetan.

