DEIALDI BERRIAK GEURE JOKALARIENTZAT





Euskadiko Futbol Federakuntzak helarazi ditu azken deialdiak eta geure klubean diharduten jokalari batzuek jaso dute hautatzaileen deia entrenamendu saio batzuetan parte hartzeko.
12 urtez azpikoen artean Ane Murillok jaso du deia eta berau lan saio batean aritzeko deitua izan da datorren astelehenean, hilaren 17an hain zuzen ere. Lan saioa Berriz herriko Berrizburu futbol zelaian izanen da arratsaldeko 18:00 tatik aurrera.
15 urtez azpikoen artean Maren Esteberena eta June Murillok osaturiko bikotearen bitartez ordezkari bikoitza izanen dugu eta hauen entrenamendu eguna txikiena baina egun bat geroago izango da. Hauen lan saioa asteartez, hilaren 18 an izanen da 18:30 tatik aurrera Portugaleteko La Florida futbol zelaian.
16 urtez azpikoetan ere bi ordezkari izango ditugu, alajaina; bertan, Oihana Arruti eta Eider Yarzak jaso dute hautatzaileen deia. Hauen saioa ere asteartean izanen da, hilak 18. duelarik, kasu honetan arratsaldeko 18:00 tatik aurrera Trapagaraneko Errotarte futbol zelaiean.
Klubetik benetan harro gaude jaso ditugun albiste bikain hauekin eta egunerokoan orain arte bezala lanean gogor aritzeko deiadarra luzatzen diegu geure jokalariei eta noski esker hitzak hauen taldekide direnei. Aurrera goaz denak elkarrekin.

