Unai Gazpioren mutilek prestaketa-fase honetako bigarren astea osatu dute, eta behar bezala ari dira barneratzen Antiguako teknikari berriak taldean ezarri nahi dituen ideia ezberdinak. Jokalariak eta teknikariak pozik daude orain arte egindako lanarekin eta aurreko astean lehen taldearen aurka egindako lehen entsegu txikian lortutako sentsazioekin.


Ez dago lan-astea amaitzeko modu hoberik denboraldi ilusionagarri honi begira jarraitzeko lagunarteko partida bat jokatu ahal izatea baino. Herri mugakide batean egingo dugu, eta Haritz Otxotorena eta Aritz Olagoi bezalako entrenatzaile ohiek zuzentzen dituzten Hernani CDko kideei bisita eginen diegu, etxeko partidak Zubipen jokatzen dituen talde berde eta lehiakorrari, hain zuzen ere. Gure jokalariek denboraldiaurrearen lehen fasean izan duten garapena zuzenean ikusteko aukera paregabea.


                                        PARTIDA        CD HERNANI – ANTIGUOKO K.E. LNJ

                                        DATA              larunbata, abuztuaren 12a.

                                        ORDUA           12:00 etan.

                                   ZELAIA            Zubipe futbol zelaia (Hernani).


Ondo joan dadila, bada.