
Gaur Berion egingo den lan saioaren ondoren, Iñigo Mendiak zuzentzen duen taldeak denboraldi honetako hirugarren asteari amaiera emango dio.
Aste honetan hiru saio eta lagunarteko bi neurketa izan dira geure taldearentzat, eta bolumena, erritmoa eta joko-ideiak bereganatzen jarraitzeko balio izan dute, lehen jardunaldian Durangoko Kulturalari ahalik eta berme handienekin aurre egin ahal izateko.
Asteazken eta ostegunetan jokatutako lagunartekoek eman dutena errepasatuko dugu labur-labur.
ANTIGUOKO K.E. 1 – 1 AÑORGA KKE 09-08 BERIO
Lehen taldeak berdindu egin zuen asteazken arratsaldean, denboraldiaurreko bigarren konpromisoan. Berioko futbol zelaian egin zuen, 3. RFEF. mailan arituko den Añorga KKEren aurka. Oso sentsazio onak utzi zituen eta partidaren nondik norakoa menderatu zuen honen zati handi batean. Banakako jokaldi batean, Julen Manterola jokalari ohiaren akzion on baten eta jaurtiketa bikain baten ostean, bisitariak aurreratu zituen, eta lehen zati on baten saria lortu zuten. Minutu batzuk geroago, Xabi Gomez etxekoak berdindu zuen markagailua atsedenera banako emaitzarekin iritsiaz.
Lehen zati honetan, Jubenila aurkaria baino apur bat gehiago izan zen agian. Arrisku aukeraren bat egon zen, baina ezin izan zen bilakatu.
Aldageletatik igaro ondoren, etxekoen nagusitasuna areagotu egin zen. Nagusitasun hori aurkariaren areara heltzean islatu zen, baina ez genuen aukera argirik izan.
ANTIGUOKO K.E. 0 – 2 SEATTLE PACIFIC UNIVERSITY 10-08 MATIGOXOTEGI
Gure lehen taldearen eta Seattle Pacific University talde iparramerikarraren arteko partida Matigoxotegin jokatu zen osteguna arratsean. Biran dabil udan Seattle Pacific University eta Donostiatik igarota geure artean lehiatzeko aukera baliatu zen.
Oso arratsalde beroa izan zen, eguzkiak zigortu eta zaildu egiten baitzuen egin beharreko lana, eta bi taldeak partidan zehar neke zantzu nabariak azaldu zituzten.
Talde bisitaria jokalari askorekin aurkeztu zen Matin, eta horrek erraztu egin zien partidan nagusitasuna eraman eta jokoan jarraikortasuna errazago aurkitzeko. Lehen zatia aukera gutxirekin amaitu zen 0 – 1 estatubatuarren alde.
Bigarren zatian, Antiguoko KE-k taldea aldatu zuen 60. minututik aurrera, lan-karga konpentsatzeko asmoz, baina partidak ez zuen gidoiaz gehiegi aldatu, gola egiteko abaguneak urriak baitziren, eta talde amerikarrak lortu zuen baloia etxeko sarean sartzea.
Azken txistua 0 – 2rekin, liga hasierako konpromisora begira egunero lanean jarraitzeko balioko digun froga bat izan zelarik.
Taldeak merezitako atsedena hartuko du asteburuan eta astelehena 14 egunez arratsaldetik aurrera Berioko instalazioetan entrenatuko da berriro.
Atseden har ezazue.

