Lehen proba asteburu honetan izango duen beste talde bat Gazteen Euskal Liga izango da; izan ere, Iñigo Clavelentrenatzaile berriaren agindupean zenbait saio egin ditu dagoeneko. Entrenatzaile berria pozarren agertu da klubaren kanal ofizialetan eta bertako esanak dira honakoak, < < pena ematen dit saioak gelditzeak, jokalariak motorrak bezala iritsi baitira lehen saio hauetara >>, prestatzaile donostiarrak gaineratu duenez.


Bada, eta jokalari urdinen egoera ezin hobea bertatik bertara behatzeko helburuarekin, hirugarren taldeak bere lehen prestaketa-partidari ekingo dio. Partida berezia Clavelentzat, gutxienez hamarkada batez bere etxea izan zenera itzuliko dena, Matigoxotegi futbol zelaira, non Kostkas KE talde egiatarrak etxeko bezala jokatzen duen.


Gazteen Ohorezko mailan lehiatuko den taldearen aurka jokatuko dugu lagunartekoa. Partida hau geure mutilentzat lehen kontaktua izanen da, urte ilusionagarri honi begira, lehen momentuetatik grina eta lehiatzeko gogoa erakutsi nahian.


                                        PARTIDA        KOSTKAS KE OH.JUB – ANTIGUOKO K.E. ELJ

                                        DATA              larunbata, abuztuaren 12a.

                                        ORDUA          12:00 tan.

                                   ZELAIA           Matigoxotegi futbol zelaia (Donostia).


Estreinaldirako prest gara.