
Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) 30 jokalari deitu ditu azaroaren 6tik 8ra L ́ Alfas del Pin (Alacant) 15 urtez azpikoen mailan egingo diren entrenamenduetarako.
Bertan, Andrea Berganza, June Murillo eta Maren Esteberena klubeko jokalari ohiak daude, eta azaroaren 13tik 23ra Lisboan (Portugal) jokatuko den 15 urtez azpiko UEFAko Garapen Torneoan parte hartuko duten 20 jokalarientzat kontzentratazioa prestatzen arituko dira bi egun hauetan.
Antiguoko K.E.tik zorionak eman nahi dizkiegu gure jokalari ohiei jasotako deiarengatik eta, bide batez, onena opa diegu arlo pertsonalean, kirol arloan bezala etorkizunean ere. Sari handia, dudarik gabe.

