Gazteen Ohorezko Mailako bigarren multzoko bosgarren jardunaldia jokatu zen Berioko futbol zelaian Antiguoko K.E. eta Athletic Cluben artean. Emaitza 1-2 izan zen bizkaitarren alde bi taldeen artean jokatutako partidan.


Talde zurigorria jokoa menderatzeko asmoz zelairatu zen, baina ez zuen arrisku handirik sortu behar bezala kokatuta zegoen eta bere aukeraren zain lasai zegoen geure talde urdinari. Talde zurigorriak ezkerreko aldetik arriskua sortu nahi zuen, baina gure taldeak alde hori ondo itxita zuen eta area defentsa egokia egin zuen baloiak urruntzeko behar izan zituen erdiraketetan. Eta 34. minutuan geureentzat ireki zen leiho horietako batean, Aritzek bigarren jokaldi bat jaso zuen Santirekin konbinatzeko eta azken honek erdiratzeko, Gabilondok errematea aurkituz markagailuan 1-0ekoa jartzeko. Ez zuen ia iraun aldeko abantailak etxekoentzako, hurrengo jokaldian Athletic Clubek berdinketa ezarri baitzuen markagailuan Beñat Garciaren bitartez, aldageletara 1-1ekoarekin joateko.


Bigarren zatian partida antzeko bidetik joan zen, bi taldeek elkar errespetatzen zuten eta ez ziren gol aukera handiak izan ordena lehenetsiz eta areetan aurkariari gehiegi ez emanez. Area ertzean geldikako ekintza batean bisitariek Mikelek defendatutako atea zulatzea lortu zuten eta Goñik 67. minutuan gola sartu zuen, lehoiak 1-2 aurreratuz. Gureak behin eta berriz saiatu ziren puntu bat urratzeko nahi horretan, baina ezin izan zuten, eta azken txistuarekin Athletic bezalako talde handi baten aurkako neurketa izugarri berdindua amaitu zen.


Taldea Logroñon Dux Logroñoren aurka jokatzeko prestatzen ari da Pradoviejoko instalazioetan jokatuko den neurketan igandean 17: 00etan. Begira dezagun aurrera.