Igandean 17:30ean izango dugun partida handia alde batera utzita, gure taldeetako batzuek ere liga jardunaldia izango dute 2024ko lehen asteburu honetan. Jubenil eta kadete mailako talde autonomikoak, Ohorezko Liga gizonezkoen kadete mailan eta emakumezkoen Lehen Kadete mailan lehiatuko diren taldeak, hain zuzen ere, urte berriari hirukoa gehituz ekiteko asmoz irtengo dira berdegunera.


GAZTEEN EUSKAL LIGA

2024a Iñigo Clavelen taldeak Karla Lekuonan, Oiartzun K.E. taldearen zelaian estrenatuko du urtea. Mutilek bi aste daramatzate irteera zail hau prestatzen. Izan ere, aurkariari buruz hitz egiten badugu, esan indartsu erantzun diola liga hasiera kaskarrari, azken hiru partidetan 7 puntu lortuz. Hala ere, geureak kontzientziatuta daude eta bere mailarik onenera hurbiltzen saiatzen ari dira, norgehiagoka ahalik eta ondoen lehiatu ahal izateko. Jokoan daude sailkapenean aurrerapauso bat emateko ekarriko lituzkeen puntuak, zalantzarik gabe. Aurrera, mutilak.

Partida igandean 17:15ean, Karla Lekuona anexo futbol zelaian (Oiartzun).


KADETEEN EUSKAL LIGA

Aurtengo estreinaldia Iker Mendiluzeren taldearentzat. Errege egunean Bilbora joango dira Santutxu F.C.ren aurka jokatzeko. Pilak kargatuta eta atseden egokia hartuta, taldea partida ona egiteko eta hiru puntuak eskuratzeko irrikaz dago, sailkapeneko goiko postuetan egoten jarraitu ahal izateko. Gogora dezagun Gabonetako oporren aurretik Realaren aurka egindako neurketa bikaina, taldeak duen gaitasuna eta ahalmena erakutsiz. Aurrean beti aurkari zaila, porrota garesti saltzen duena eta etxean indartsua dena, beti exijentzia handiko Mallona bezalako zelai batean. Test on bat urte berria izango denari tenperatura hartzen hasteko. Zorte ona izan dezazuela.

Partida larunbatean 11:45ean Mallona futbol zelaian (Bilbo).

 

GIZONEZKOEN KADETE OHOREZKO MAILA

Partida erakargarria eta berezia errege egunean Berion. Mikel Valcarcelen taldeak Añorga K.K.E. bezalako talde gogor bat hartuko du. Bi taldeek bolada ona daramate, izan ere, zementeroek 21 puntuetatik 18 bildu zituzten urteko azken bi hilabeteetan. Gureek, bestalde, urritik ez dute porrotaren berri, 6 garaipen eta 2 berdinketa lortu baitituzte azken konpromisoetan. Azken finean, partida ikusgarria, benetan zirraragarria eta parekatua izango da derbi bikain honetan. Aurrera, mutilak.

Partida larunbatean 10:40ean Berioko instalazioetan.


EMAKUMEZKO LEHEN KADETEA

Cotiren taldeak ere derbia jokatuko du, Antigua Luberri K.E.ko gure kideen aurka, larunbatean, goizeko lehen orduan. Urtea amaitzeko partida erakargarria, amaitu berri den urtean egindako lan bikainari jarraipena emateko helburu sendoarekin. Azken aurreko jardunaldia, beraz, behar bezala aurrera egiten jarraitzen duten eta fase berri baten hasiera gogoz itxaroten duten gure jokalarientzat, bakoitzaren onena ematen jarraitu ahal izateko. Espero dugu estreinaldi on bat izatea, animo, beraz.

Partida larunbatean 09:00etan Berioko instalazioetan.