Karteldegia erabat osorik itzuliko da emakumezkoen egituran dauden gure taldeentzat, talde guzti-guztiek konpromiso bana izango baitute asteburu honetan. Partida sorta hirukoitza larunbaterako eta bikoitza igandeko egunerako, barneratzen garen urteko azken hilabeteko lehen aste honetan. Goazen.


ESKUALDEKO SENIOR OHOREZKO MAILA

Emaitza eta partiduen bolada bikaina izaten ari da, non jokoak berak sortzen eta eskatzen dituen egoerei aurre egin eta menderatu behar izan ditugularik, berriz ere etxera itzuliko da Endika Moralesek zuzentzen duen taldea. Zumarragan jarraian lortutako bosgarren garaipenaren ondoren, taldeak puntuak batu eta lidergo partekatu honetan jarraitu nahi du. Lidergo hori benetan estua izaten ari da oraingoz eta denboraldiko lehen aldi honi dagokionez. Horretarako, Beti Gazte K.J.K.E talde nafar eta lesakarra etorriko zaigu bisitan. Egia da puntuak pilatzea kostatzen ari zaiola, baina badakigu zer nolako lehiakortasuna duten eta zer nolako zailtasunak dakartzan partidak. Hala ere, exijentzia gorena izaten ari da kategoria honetan, eta sailkapen-taulako postu beroetan egon nahi duenak erritmo onean jarraitu beharko du puntuak pilatzen. Geureak prest eta kontzentratuta daude partida zirraragarri baterako eta seigarren garaipena jarraian lortzeko. Hitz handiak dira oso, zalantzarik gabe.

Partida igandean 17: 40etan Berioko instalazioetan.


OHOREZKO KADETE MAILA

Oso oso interesgarria dator txapelketa-faseko lehen jardunaldia, Ohorezko Kadete Mailako kategorian. Bertan, guree eta merezimendu osoz, lehen fase benetan positiboa egin zuten, bai ikaskuntzan eta hobekuntzan, bai lehiaketan bertan ere. Badakigu bigarren fase hau beste kontu bat dela eta gure onena eman behar dugula emaitzen ildo onean jarraitzeko, prestakuntza-saioetan asko eginez eta exijituz. Estreinaldiko jardunaldi honetan egutegiak hezur benetan gogorra ekarri du, Mariño – Real Unión, talde bidasoarra, hasierako fasean lider indartsu eta sendo izan zena. Beraz, agerian dago fase berri honek hasiera-hasieratik duen zailtasuna. Gu ere txapelketa fasekoak gara eta erakutsi egingo dugu.

Partida larunbatean 11: 15ean Irungo Ugalde-Ventas futbol zelaian.

 

 LEHEN KADETEA

Derbia lehen kadetearen lehen fase honetako azken zatian murgilduko den Cotiren taldeentzat. Dudarik gabe eta puntu honetara iritsita, denboraldiak berak ematen digunaren balantze positiboa egin behar dugu. 24 puntada poltsikoan eta bigarren postua sailkapenean, Añorga K.K.E.ren atzetik, eta hobekuntza nabarmena izan dugularik prestakuntza-prozesuan, futboleko 11 modalitate berrian lehen urte honetan. Egiten ari garen bide handi horretan ez dugu etsi behar, ezta urrundu ere, eta, horretarako, partida erakargarria izango dugu beti Intxaurdi K.E.ren aurka. A priori paretsu, lehiatua eta parekatua larunbatean Cesar Beniton izango duguna. Haien bila, neskak.

Partida larunbatean 12: 30etan Cesar Benito futbol zelaian.


INFANTILA F – 11

Infantil F – 11 mailako Maialen eta Oihane taldeek ere bolada ederra daramate, eta hiru garaipen dituzte jokatutako beste horrenbeste partidatan. Eta, benetan, ahalik eta jarraitutasun handiena eman nahi diote dinamika handi horri asteburu honetan bertan ere, jakinda gauzak bikain egiten jarraitu beharko dugula sailkapenean lehen postu handi honi eutsi nahi badiogu. Etxean Goierri Gorri F.K.ren aurkako partida beti zaila, denboraldiko bigarren fase hau ere ez da batere gaizki hasi, orain arte jokatutako hiru jardunaldietako batean bakarrik galduz. Jo eta ke, ekipazo.

Partida larunbatean 12: 30ean La Salle futbol zelaian.


INFANTILA F – 8

Bigarren jardunaldian Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen aurka neurtuko ditugu indarrak, beti partidu interesgarriak izaten direnak, alegia. Bigarren garaipenaren bila goaz igande eguerdian La Salle Ikastetxean jokatuko den neurketan. Aurkaria sobera ezagutzen dugu, eta partida zirraragarria seguru, erakargarri eta benetan jokatzea gustatzen den horietakoa izanen dela. Gure taldeak ibilbide ona egin du zentzu guztietan, eta behar bezala egin du aurrera denboraldi hasieran ezarri genituen esparru guztietako helburuen bilaketa horretan. Segi horrela, zuekin gaude bide eder honetan.

Partida igandean 13: 00etan La Salle futbol zelaian.