
Arratsalde kaxkarra gure gizonezkoen lehen taldearentzat, porrota onartzea beste erremediorik izan ez zuena, aste batzuk garaipenak modu bikainean kateatu ondoren. Aurrean, A.D. San Juan bat, ordu txikietan eta puntuatzeko premiarekin zetorrena eta izugarri lehiakorra izan zena espero genuen bezala.
Kosta egin zitzaion hasiera-hasieratik taldeari sartzea, eta nafarrak sendo, argi, oldarkor eta hobeto aritu ziren. Nahiz eta egia den geurak areara ondo hurbildu ziren lehen momentu batzuetan, atzo gorriz jantzita zeuden iruindarrek justizia osoz hartu zuten aurrea markagailuan, hogeita hamabigarren minuturako epaileak erabakitako penalti bidez. Urdinek ezin izan zuten erreakzionatu eta aldagelarako bidea burumakur baina egoera iraultzeko gogoekin hartu zuten.
Espero zen erantzuna ez zen batere gertu egon, A.D. San Juanek abantaila handitzeko oso aukera onak izan baitzituen, eta geureak aurkariaren setioaren aurrean eta gertatzen ari zenari aurre egin ezinik geratu ziren. Hala ere, taldeak partidan bete-betean sartuko zituen efektu hori bilatzen jarraitu nahi izan zuen behin eta berriz, harik eta gorriek, berrogeita hamahirugarren minutuan, sarea zulatu eta 0-2 gogor bat jartzeko baliatu zuten arte.
Aurpegia galdu gabe eta partidaren azken minutuan Enaitzen burukada batek aldea murriztu zuen, eta azkenean 1 – 2koa izan zen amaierako emaitza. Zuzentzeko, ikasteko, sinesteko, konfiantza izateko eta gogor lan egiten jarraitzeko partida, lehiaketak ez baitu inor espero eta exijentzia maila oso altua baita beti. Jarrai dezagun sinesten.
Arratsalde kaxkarra Berion.
