Arrakastatsua izan zen benetan joan zen larunbatean Berioko instalazioetan ospatu zen II. DOSS txapelketaren edizioa non giro ederra nagusitu zen aste santuko opor egun horietako batean.


Parte hartu zuten taldeen maila oso altua izan zen, bertan zeudenei gozatu ederra hartu zutelarik 2011. Urtean jaiotakoek prestakuntza-adinari dagokion futbolaren festa bihurtu zuten egun bikain horretan. Athletic Club, Deportivo Alavés SAD, Toulouse FC, FC Girondins de Bordeaux eta Club Atlético Osasuna bezalako egitura indartsuak eta etxeko taldea bera, Antiguoko K.E., elkartu ziren gure zelaian egun zoragarria eta emozioz betea eskaintzeko.


Goizeko saioan lehen faseko partidak jokatu ziren, multzoak horrela antolatu zirelarik:


Hasierako faseko partidu horiek jokatu ondoren, Agustin Soriano gure lagun estimatuak eta konpainiak prestatutako bazkari gozoaz gozatu zuten protagonistek, gure erakundearen egoitzan bertan. Lerro hauetatik sukaldarien eta klubeko langileen arreta eta lan nekaezina eskertzen dugu, guztia primeran atera baitzen. Mila esker.


Behin pilak kargatuta zeudela, bigarren fasea hasi zen, eta goizeko saioan lortutako postuaren arabera, parte hartzen zuten taldeek partida bat edo beste jokatu behar zuten. Lehen finalerdia penalti txandan konpondu zen, Alaves eta Girondinsen arteko emaitza 0-0 izan baitzen arauzko denboran. Akitaniako taldeak lortu zuen garaipena bertan. Bigarren finalerdian, Athletic Clubek merezitako garaipena lortu zuen Antiguoko K.E.ren aurka, talde bizkaitarraren aldeko 5-3 goleko emaitzarekin.


Arratsaldeko 18:00etarako 5. eta 6. partidua zegoen programatuta. CA Osasuna izan zen partidako irabazlea eta jarraian talde arabarrak aise irabazi zion Uritz Ansoaldek zuzentzen duen talde urdinari. Geureek txapelketa ona egin zuten oso eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.


19:30ak inguruan eta une zehatz horretarako musika entzuten zela, Athletic Club eta Bordeleko Girondins txapelketako bi finalista handiak bertaratu ziren eta oroimenerako final bat utzi ziguten, non lehoiek lortu zuten garaipena markagailuko gutxienekoagatik garaituz. Bertan, Edorta Salegi, Antiguoko Kirol Elkarteko lehendakariak, sarituak izan ziren talde guztiei garaikurrak eta Girondinseko 3. zenbakiari jokalari onenaren saria banatu zizkien.

Urrezko amaiera egun handi baterako.


Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten taldeei eta laguntzaileei, inoiz animatzeari utzi ez ziotelako eta harmailetan portaera eredugarria izan dutelako. Baita Manolo eta familiari ere, bertan zeudenentzat mokaduak prestatzeagatik eta, jakina, hilabete batzuk lehenago txapelketa hau mimo eta maitasun handiz prestatu duten klubeko langile guztiei eta egun berean bertan lanean eta antolakuntzan egon zirenei, dena primeran atera zedin. Gora zuek eta Gora Antiguoko K.E.!


Datorren denboraldirarte.