Kirol Organigrama

PRESTAKUNTZA FISIKOA

Oier Alfaro

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua, prestatzaile fisiko eta sailaren koordinatzaile gisa jardungo du geurekin emango duen bigarren denboraldian. 

ATEZAINAK

Ángel Riobo

Futbol profesionalean 20 urte eman ondoren, orain atezainen entrenatzaile eta sailaren arduradun gisa dabilen teknikoa da.

PSICOLOGIA

Kepa

Kirol psikologian aditua eta Athletic Clubeko jokalari ohia, gure teknikariei eta jokalariei laguntzen die haien alderdi emozionala garatzen

ANTIGUOKO NESKAK

Iñigo Gurruchaga

Gipuzkoako futbola sakon ezagutzen duena gure klubeko azken urteetako proiekturik ilusionagarrienetako baten koordinatzailea da

ERRENDIMENDUA

Oscar Landa, Jose Luis Txakartegi y Roberto Montiel

Klubean ibilbide luzea duten hiru pertsona dira. Haien esperientzia eta ezagutza gure gizonezkoen saileko koordinazioaren zerbitzura jartzen dutenak.

ARETO FUTBOLA

Mario Ballestero

Areto futbolaren zale amorratua, ilusioz gainezka dago areto futbola, futbola eta Antiguoko uztartzeaz hitz egiten duenean. Proiektu berritzailea da, eta epe ertain luzera bi modalitateen arteko kirol-prestakuntza bilatuko dugu

ESKOLA

Thierry Bergado

Balioanitza, konprometitua eta benetan langilea da gure txikientzako jarduerak sortu eta koordinatzeaz arduratzen dena.

LESIOEN BERREGOKITZAPENA

Medikuak

Rikardok, mediku traumatologo donostiarrak, Asier eta Adrian semeei eman die lekukoa. Elkarrekin, hirurek zaintzen dute gaur egun gure jokalarien ongizatea. 

Fisioterapeutak

Gure jokalari guztien ongizatearen zaindariak Iñakik, Juanek eta Sergiok fisioterapia zerbitzu integrala eskaintzen dute. Esku onenetan gaude.