Ilusioz beterik dago kluba urtarrilaren 10ean, asteartean, Las Rozasen (Madril) egingo den zozketari begira, Kopako hurrengo kanporaketarako txartela lortu ondoren.


Gaurko egunez bada Espainiako Futbol Federazioaren Futbol Hirian 16: 00etan izango da Gazteen Errege Kopako final-zortzirenen zozketa.  Kanporaketa hau ere partida bakarrera jokatuko da, eta lehendabizi ateratako bolak daraman klubaren instalazioetan jokatuko dira partidak.

Partida hil honen 25ean ospatuko da, Espainiako Futbol Federazioak horretarako izendatutako eta seinalatutako aste tarteko datan, talde handi hauekin topo egin dezakegularik:

  • Deportivo Alavés
  • CD Tenerife
  • UD Las Palmas
  • Real Betis Balompié
  • UD Almería
  • Real Club Deportivo de La Coruña
  • Fútbol Club Barcelona
  • Real Sporting de Gijón
  • Málaga CF 
  • AD Alcorcón
  • Atlético de Madrid
  • Athletic Club
  • Villarreal CF
  • Real Madrid CF 
  • Valencia CF

Zalantzarik gabe, erakunde edo klub bikainak egongo dira bonbo preziatu honetan, Iñigo Mendiaren mutilek lortutako mugarria berretsi besterik egiten ez duena. Behin puntu honetara iritsita taldeak ez dio ezerri uko egingo, eta ziur gaude gai garela talde handi hauekin aurrez aurre lehiatzeko.


Beraz adi egon gaur arratseko 16: 00etan eta zorteak lagun gaitzala.