(Argazkia: Diario de noticias de Álava)

 

Portugaletek eta Alavesek atzo Floridan jokatutako Errege Kopako neurketak hainbat poz utzi zituen Antiguokoren familiarentzat, hainbat jokalari ohiren parte-hartzeari esker. Bereziena Xanet Olaizen debutarekin iritsi zen, Alavesen lehen taldearekin. Astigarragako futbolaria 89. minutuan zelairatu zen, eta klubak X sare sozialean adierazi zuen bezala, Xanetek “errealitate bihurtutako amets berri bat” bete zuen. Gainera, ez zen zigilu urdina zuen presentzia bakarra izan. Izan ere, Portugaleteren taldean Xabi Gomez, aurreko kanporaketan Valladoliden aurka lortutako garaipenaren golaren egilea, Gorka Crespo eta Ibon Gonzalez atezainak izan ziren titular.