
Leverkusengo Bismarck kaleari “Xabi Alonso kalea” izena jarri zioten igande goizean. Arrazoia bistakoa zen, Ligako denboraldi bikain baten ondoren, arratsaldean S.V. Werder Bremenen aurka lortutako garaipen batek ematen baitzien hainbeste desiratutako txapelketa. Eta horrela izan zen.
Xabi Alonsoren eskutik, gure klubean lehen urratsak eman zituen jokalari ohia, Bayer Leverkusenek bere ehun urteko historiako lehen Bundesliga irabazi zuen. Izan ere, 5-0eko garaipen biribilaren bitartez arratsaldean eztanda egin zuen alemaniako hiriak, lortutakoaz jakitun zelarik Bay Arenan bildutako jendetza. Festa zelai-inbasio batekin ospatuz amaitu zen, 11 urtez Bayern Munichen nagusitasun ukaezinaren ondoren txapeldun izatea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula.
Klubetik, albiste honen bidez, Xabi zoriondu nahi dugu lorpen historiko honengatik. Futbolari gisa ibilbide bikaina egin ondoren, entrenatzaile gisa ere azkar eta abiadura handian hazten jarraitzen du. Zure progresioa hurbiletik jarraituko dugu eta espero dezagun 2023/2024 denboraldiko UEFA Europa League-an arrakastak etenik ez izatea.