
Antiguoko K.E. eta C.D. Vasconia taldeen arteko derbia puntu banaketarekin amaitu zen, Estatu mailako gazteen maila goreneko 2. multzoko ligako hogeita zazpigarren jardunaldiari zegokion eta larunbata arratsalde beroan bi taldeek lortutako berdinketaren ondorioz.
22 protagonitsak hiru puntuak eskuratzeko asmoz zelairatu ziren, baina etxekoen hasiera ez zen onena izan. C.D Vasconiaren erritmoa askoz ere altuagoa zen eta Iñigo Mendiaren mutilek ez zuten arriskurik sortzeko bide egokia aurkitzen eta taldeak bisitarien defentsa sendoarekin topo egiten zuen behin eta berriz. Horrez gain, beste zailtasun bat ere izan zen, izan ere, aurkariek Mikelen atean falta bat sartu zuten zuzenean jaurtiketa bikain bati eta horrela 22. minuturako aurrea hartu zuten.
C.D. Vasconia eroso egon zen aldeko markagailu horrekin eta atsedenaldira etxeko taldea atzetik iritsi zen 0-1eko markagailuarekin. Epaileak atsedena agindu zuen eta aldageletara erretiratzeak zuzendu eta bultzatu beharreko egoeren inguruan hausnartzeko balio izan zuen.
Bigarren zatian gauzak aldatu egin ziren eta etxeko taldeak asko hobetu zuen. Doikuntza txiki batzuen ondorioz, taldeak hobera egin zuen, proposatutako erritmoa igo zen, eta hortik baloia menderatzen hasi ziren, bisitarien ate ingurura behin eta berriz iristen saiatuz. Minutuak aurrera joan ahala aukerak iristen hasi ziren, nahiz eta egiari zori, ez ziren gehiegi izan. Taldearentzat saria Recaldek baloi bat sarera bidali zuenean, Oinatzek ahoko zuloan ipini baitzion berdinketaren gola partidako 73. minutuan. Etxekoen nagusitasuna bigarren zati osoan zehar luzatu zen eta C.D. Vasconiak ia ezin izan zuen gola sartzeko aukerarik izan. Horrela, eta markagailuko azken berdinketarekin amaitu zen partida. Taldeak puntu bat lortu zuen eta UD Logroñesen bisita prestatzeko lanean daude dagoeneko.

