
Garai berezi honetan, esker onez eta desio onez beteriko gabbonetako mezu bat bidali nahi dizuet. Antiguoko Kirol Elkarteko zuzendaritza batzordearen eta estamentu guztien izenean gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkizuet urte honetan zehar eskaini diguzuen baldintzarik gabeko babesagatik.
Erronkaz betetako urtea izan da, baina gure komunitatearen ezaugarri den batasunari eta talde-espirituari esker, oztopoak gainditu ditugu eta helburu garrantzitsuak lortu ditugu, bai zelaian, bai kanpoan.
Gure emakumezkoen lehen taldeak Euskal Ligarako izan duen igoera historikoari aipamen berezia egin nahi nioke. Izan ere, gure jokalarien, teknikarien eta familien ahalegin, dedikazio eta grina handia aitortzen duen mugarria da. Lorpen honek aro berri bat markatzen du gure emakumezkoen futbolaren ibilbidean eta harrotasunez betetzen gaitu klub bezala.
Zuetako bakoitzari eskerrak eman nahi dizkiet: familiei, teknikariei eta jarraitzaileei gure babesle eta laguntzaileenganaino, proiektu honen funtsezko parte izateagatik. Zuen konpromisoa eta gogo bizia dira Antiguoko Kirol Elkartea hazten eta altuera berriak lortzen jarraitzera bultzatzen duen motorra.
Jai garai honetan, zuetako bakoitzak bere albokoekin une bereziez gozatzea eta datorren urtean guztiontzat arrakastaz, osasunez eta zoriontasunez beteta egotea nahi dugu.
Datorren urtean zuen baldintzarik gabeko babesa izaten jarraitzea espero dugu, elkarrekin etorkizun bikaina eraikitzen jarraituko baitugu.
Eguberri on eta urte berri on guztioi!
Esker onez eta maitasunez,
EDORTA SALEGI
Antiguoko K.E. lehendakaria
