Urtarrilaren 17 eta 18ko asteburuan danborradaren festa aurreratzen zen, lehia handiko partidekin, emozio handiko asteburua utzi zigutelarik.

 

Jubenil nazionala Gobelan erori zen Arenasen aurka bi aurpegiko partida batean. Gure taldeak 60 minutu eman zituen maila onean, zugandik zugana lehiatuz, baina aurkaria hobea izan zen azken txanpan eta merezimenduzko garaipenarekin itxi zuen norgehiagoka.

 

Berdinketa gazi-gozoa Euskal Jubenilentzat Urkiren aurka. Julenen taldea nagusi izan zen hasieran eta aurrea hartu zuen Anderren golari esker, baina minutu gutxi batzuetan Urkik markagailua irauli zuen eta 17. minutuan 1-2koa lortu zuen. Atsedenaldira iritsi aurretik, Niñok berdinketa lortu zuen 27. minutuan. Bigarren zatian taldea azken unera arte saiatu zen, baina ez zuen markagailua mugitzerik lortu.

 

Euskal Kadeteek puntu bat lortu zuten derbian partida parekatu batean, joko estilo ezberdinekin. Talde urdina gehiago iritsi zen, baina Vasconia izan zen 18. minutuan penalti puntutik aurrea hartu zuena. Hamar minuturen faltan, Iraolaren taldeak berdinketa lortu zuen Ingeren golari esker.

 

Beldaren Infantil Handiak ezin hobeki jarraitzen du. Malavek, Martik, Espondak eta Angelek abantaila argia jarri zuten markagailuan 45 minutuko joko bikainaren ostean. Debako taldeak aldea murriztu zuen 4-1ekoarekin, baina Iker Ferreirak partida erabakita utzi zuen amaierarako bost minuturen faltan sartutako golari esker.

 

Azkenik, Uritzen Infantil Txiki taldeak partida bikaina jokatu zuen 0-6ko emaitzarekin gaindtiuz Real Union. Hugo izan zen protagonista nagusia lau golekin. Bigarren zati bikaina eta azken txanpa nabarmendu ziren, baita taldearen defentsa lan ona ere.

 

Emakumeen egiturari dagokionez ere, oso asteburu berezia bizi izan zuen. Gurruren Preferente Neskak ahalik eta ondoen itxi zuen fasea Intxaurdiren aurkako 5-0eko garaipenarekin. Amaiera ezin hobea fase ahaztezin bati, taldea sentsazio handiekin uzten duena hurrengoari begira.

 

Ohorezko Kadeteetan, aipamen berezia Andoniren taldearentzat, merezimendu handiko garaipena lortu baitzuen Rezola bezalako eszenatoki zailean Añorgaren aurka. 4. minutuan bere atean sartutako gol bat nahikoa izan zen taldeak defentsa estratosferikoa sinatzeko eta auzora urrezko hiru puntu ekartzeko.

 

Cotiren Kadete Lehen Mailako partida handia, fasea balio handiko berdinketarekin itxi zuena Intxaurdi bigarren sailkatuaren zelaian, sailkapenean laugarren amaituz. Bigarren zatian, partida ero batean, taldeak aurrea hartu zuen, erremontatu egin zioten eta, harro eta fedez, puntu bat berreskuratzea lortu zuen. Golak Chloek egin zituen, bikoitz baten egileak.

 

Infantil F11k 2-1 gainditu zuen Goierri Gorri lehen minututik intentsitate handiz jokatutako partidan. Aurkaria biziago atera zen eta 5. minutuan aurrea hartzea lortu zuen erdiraketa baten ondoren. Hala eta guztiz ere, taldeak lasaitasunari eutsi zion, konfiantza hartuz joan zen eta abaguneak sortzen hasi zen, atsedenaldira aurkako 0-1ekoarekin iritsiz. Bigarren zatian taldeak bultza eta sinetsi egin zuen, 45. minutuan berdinketa lortuz Goierri Gorrik bere atean sartutako golari esker. Berdinketarekin, gureak gehiagoren bila joan ziren eta 62. minutuan Udanek jokaldi bikaina egin zuen 2-1ekoa egiteko. Taldeak azken unera arte eutsi zion emaitzari eta bere nortasuna eta izaera islatzen duten hiru puntu oso baliotsuak eskuratu zituen.

 

Azkenik, Infantil F8 taldeak garaipen argia lortu zuen Martutenen aurka. Taldea oso indartsu atera zen hasieratik, baloiaren jabe eginez. Atsedenaldira 1-0 iritsi ziren, eta aldageletatik igaro ondoren, ez zuten erritmoa jaitsi, bigarren eta hirugarren golekin aldea handituz. Azken zatian, aurkaria behera etorri zen, eta gureek are gehiago handitu zuten aldea. Gainera, bere bigarren atea jarraian lortu zuen hutsean. Hiru puntu garrantzitsu sailkapenaren goialdean jarraitzeko, Añorgarekin berdinduta, honek ere partidu guztiak irabazi baititu.