Gaur, otsailak 6 astelehena, Infantil Txiki taldeen osaketa ezagutu ahal izan dugu, 12:30ak aldera. Behin lehen fasea gaindituta azaroaren 6an, Atariko Fasea deiturikoa, liderrak bere multzoan, asteburu honetara arte, Enekoren taldea Sailkapen Fasean lehiatu da, non, berriro ere, taularen goialdean geratu den, 10 partidatik 10 irabazita eta gol bakar bat aurka izan gabe. Balantze horrek baikorrak egiten gaitu fase berri honetan, exijentzia gero eta handiagoa izango den heinean. Antiguokok honako talde hauek izango ditu aurkari: Beasain S.D., Lazkao K.E., Orioko F.T., Real Unión Club eta Urola K.E.