Kira Perianes geure klubeko jokalaria Euskadiko Futbol Federazioko 15 urtez azpiko selekzio autonomikoak deitu du datorren asteartean, hilaren 31n, 18: 30ean, Amurrion (Araba) entrenamendu-saio bat egiteko.


25 jokalariko deialdian, Miren Arrondok, Berezi Ruizek eta Maitena Martinek osatutako hautatzaileen taldeak Maren Estebarena klubeko jokalari ohia ere deitu du goian aipatutako saioan parte hartzera.


EGUNA: urriaren 31a, asteartea

SAIOAREN HASIERA: 18:30

LEKUA:  El Refor futbol zelaia (Amurrio).


Zorionak eta gozatu.