Roberto Montiel, klubeko presidenteordea dena eta Antiguoko Kirol Elkartean ibilbide luzea eta oparoa duena, oso baikor agertu da igande honetako partida interesgarria begira eta oso pozik dago 2023an egindako lanarekin. Nabarmentzekoa da klubaren hazkundea eta bertan diharduten giza maila ona.


1.- Roberto, zer sentsaziorekin ixten duzu 2023. urtea eta zer balantze egiten duzu horretaz?

Sentsazioa oso positiboa da eta balantzea oso ona. Lehen taldearekin Real Sociedad SAD kanporatu genuen Errege Kopan eta ondoren Sportingen aurka partida bikaina jokatu genuen denboraldi ona biribilduz. Orain, berriz ere bigarren aldiz jarraian lortu dugu Koparako txartela eta gainera goi mailako futbola egiten ari gara.

Oinarrira joanez, bai gizonezkoen infantiletan bai emakumezkoetan txapelketak irabazi genituen, kadeteetan ongi baino hobeto egin genuen, jubenilek euren helburuak bete zituzteb, eta emakumezkoen lehen taldeak 2023. urte bikaina borobildu du.

Areto Futboleko sailean mailaz igotzeko zorian egon ginen, goi mailako talde baten aurka kopa jokatuz.

Kluba bere osotasunean ebaluatuz, 2023an hazten jarraitu dugula esan dezakegu.


2.- Urteko onena klubeko lehendakariordearentzat?

Klubean dagoen giro bikaina nabarmentzen dut. Kirol arloa primeran doakigu eta zelaitik kanpo gero eta dinamika gehiago egiten ari gara. Lan handia egin dugu horretan, eta bide onetik goaz. Entrenatzaile taldea eta klubeko partaideak ere oso maila onean daude eta hori, egia esan, gozamena da. Talde-sentsazioa oso garrantzitsua eta funtsezkoa da egunerokoan.


3.- Sartu berri garen 2024rako desira bat.

Osasuna eskatzen dut guztiontzat, batez ere.

Hazten jarraitu nahi dugu eta horretarako egoera onean gaude, izan ere, bai gizonezkoen eta bai emakumezkoen egituretako taldeak lan handia egiten ari dira. Baita areto futboleko gure lagunak ere, bejondaiela denei.

Osasuna eta arrakastarik handienak guztiontzat, kanporaketa izugarri honetatik hasita.


4.- Zein da bidea, Roberto?

Elkartasunarena. Sinergiak giza arteko harremanetan funtsezkoak direla uste dugu, kirol-arduradunek erabakiak hartu, dagozkien teknikariek modu naturalean eta erabateko autonomiaz eta konbentzimenduz gauza ditzaten.

Fedea dugu mailaz mailako aurrerapenean, eskakizun-testuinguru erreal batean, jokalarientzako eta dagokien ingurunearentzako prestakuntza integrala eskainiz.