
Iritsi da unea, iritsi da Antiguoko K.E. eta Cqdiz C.F taldeen arteko Errege Kopako lehia, emozioak goia joko duenean Berioko futbol-zelai maitatuan. Igande honetan, 17:30ean, Ohorezko Mailako bi taldeek partida zinez berezia jokatuko dute. Duela aste batzuetatik egutegian zehaztu zen datarekin, urtarrilaren 7an gure jokalariek euren ibilbideak gogoratzeko partida bat biziko dute. Partida honen berezitasunak dena zelaian uztera bultzatuko ditu jokalariak, Errege Kopa jokatu ahal izatea zein berezia den jakitun. Espero dezagun Berion atmosfera dardarti bat bizitzea, non Antiguoko eta Cadizen arteko lehia Kopako beste hitzordu gogoangarri bat bihurtuko den, iazkoaren hasieran bizi ahal izan genuen eran.
Gureak lehen itzuli bikaina egin ondoren datoz. Bigarren aldiz jarraian sailkatzeak dakarren lorpen ikaragarria, beren dedikazio eta talentuaren isla izateaz gain, denboraldian zehar erakutsi duten batasun eta talde-espirituaren isla ere bada. Talde urdinak hirugarren postuan bukatu du lehen itzulia, 8 garaipen, 6 berdinketa eta porrot bakarra lortuta. Hasiera-hasieratik taldearen identitatea argi ikusi dugu, lehiakortasunerako, sakrifiziorako eta ahaleginerako gaitasun handikoa, eta hori guztia futbol zein giza- kalitate handiarekin nahastuta. Horrela, Iñigo Mendiaren taldea lehen jardunalditik bizi izan da taularen goialdean, Kopako sailkapena ematen zuten postuetatik kanpo egon gabe.
Aurkariari dagokionez, Cadiz F.C.-ek postu bakoitzean baliabide asko dituen talde bikaina dauka. Talde andaluziarrak hirugarren postuan bukatu du ere, 29 gol sartuz eta 19 jasoz. Aipatzekoak dira, besteak beste, Sergio Niza pitxitxia (5 golekin) eta Mario Perez erasoko erdilaria (19 urtez azpiko Espainiako selekzioaren aurrezerrendan dagoena). Hala ere, hauek bi Cadizeko taldeak arriskua sortzeko dituen argudio guztietatik bi adibide baino ez dira. Gainera, ordena eta irizpide handiz defendatzen duen taldea da, Diaz bezalako defendatzaile handiekin. Kontuan hartu beharreko taldea, zalantzarik gabe.
Laburbilduz, egiaren ordua da, energia guztia erakusteko eta erronkari anbiziotik eta apaltasunetik aurre egitekoa. Prest gaude, zalantzarik gabe, eta horren erakusle izan da orain arte egindako bidea. Hala ere, ez du balio horrekin bakarrik konformatzea, eta edizio honetan paper handia egitearekin amets egin behar da, prozesuan zehar urratsez urrats joan behar delarik. Gainera, gure etxea eta feudoa baino leku hobeeik ez dago amets egiten eta aurrerantz pausoak ematen jarraitzeko. Partidatzarra aurrean oroitzapenerako eta historiarako, betiere ordezkatzen duguna eta garenaz kontziente izanik. Historia eder honetan kapitulu bat idazteko ordua.
