Ligako bigarren jardunaldia gure taldearentzat. Sarrienako instalazio bikainetara joan ziren SD Leioa talde bizkaitarraren aurka jokatzeko larunbatean, 12: 00etan. Bizkaitarren egitura asko hazi da azken denboraldietan, eta ez zen batere erraza Iñigo Mendiak zuzentzen zuen taldeak zuen erronka. Partida garaipenarekin bukatu zen 2 – 4ko aparteko emaitza batekin, jokoan dauden lehen sei puntuak lortzeko aukera ematen diguna sailkapenaren goiko aldean jartzeko.


Partida ez zen batere erraza izan, eta SD Leioaren indarguneen jakitun ginen, talde igo berria izan arren gauzak ez baitzituen batere erraz jarri. Lehen momentuak ez ziren errazak izan, nahiz eta 19. minutuan Xabi Gomezek banakako jokaldi bikaina egin eta baloia sareen barrenean sartzeko jaurtiketa, ahal zen leku ia bakarretik. Une horretatik aurrera eta markagailua alde zuela, taldeak hainbat alderdi zuzentzen jarraitu zuen partidan kontrolatzaile izateko eta horrela iritsi zen atsedenaldira Sarrienan.


Bigarren zatian taldeak barruko posizioak sendotu zituen etxeko taldeak proposatutako jokoari aurre egiteko eta Eneko Grinchek 0-2koa jarri zuen partidako 49. minutuan Xabi Gomezen jokaldi on baten ondoren. Bero itogarriaren eta egindako ahaleginaren ondorioz, ordezko jokalariak aktibatzen hasi ginen partida kontrolpean edukitzen saiatzeko helburuarekin, nahiz eta etxeko taldeak aldeak murrizteko aukera izan zuen 53. minutuan. Hala ere, geureak ez ziren urduri jarri egoera estu horren aurrean, eta Miguelen eta Liherren bitartez errenta handitu zuten, partida amailerarako abantaila argia emanez eta garaipena ziurtatuz, nahiz eta azken uneetan SD Leioak emaitza nolabait txukundu zuen partida 2 – 4 amaitzeko.


Oso partida serioa, landua eta eraginkorra, jokoan zeuden hiru puntuak lortzeko. Hurrengo helburua, Real Sociedad SAD izanen da.