
Emozioa bere punturik gorenean dago Emakumezkoen Ohorezko Mailan, eta lehen taldeak denboraldiko azken txanpa zirraragarria izango du, dena erabakitzeke. Inoiz baino sailkapen estuagoarekin, puntu bakoitzak kontatzen du, partida bakoitza final bat da eta zelaiko minutu bakoitzak liderraren eta ziurgabetasunaren arteko aldea markatu dezake.
Moralesek zuzentzen duen taldeak porrot gogorra jaso zuen Intxaurdiren aurka, eta horrek berriro ere bigarren postura baztertu ditu. Hala ere, oztopo izatetik urrun, azken bost jardunaldiei baikortasun osoz aurre egiteko bultzada izan da. Ondo egindako lanarekiko uste sendoak eta konfiantzak bere horretan diraute.
Larunbat honetan, taldeak urrezko aukera du titulua lortzeko lehian jarraitzeko. Berion, bere jendearen aurrean, Ostadar izango du aurrez aurre, urdinak garaitzea zer den badakien aurkaria. Izan ere, lehen itzulian, Ostadar izan zen irabazi gintuen lehen taldea. Hala, sailkapenak adierazten duenaz harago, kontzentrazio handienarekin egin behar zaio aurre norgehiagoka horri. Berdintasuna erabatekoa da eta edozein erlaxazio garesti ordain daiteke.
Klubetik, komunitate urdunari egindako deia argia da: larunbat honetan, 19:25ean, Berioko harmailak betetzea eta gure etxea gotorleku bihurtzea. Laguntza funtsezkoa izango da taldea erronka honetan bultzatzeko eta helbururantz beste urrats bat emateko. Egiaren unea hurbiltzen ari da. Ez dago ezer erabakita eta dena dago jokoan. Taldea, zalantzarik gabe, prest dago erronkarako. Oraingoz, Ostadarren bila.

