Erronka benetan zaila zuen aurretik Endika Moralesen taldeak. Baina esaldiak ondo dioen eran, zaila bada ez da ezinezkoa eta badago lortzea. Kategoriako lidergoan zegoen Mariño Real Union garaitzea ez zen nolanahiko erronka, izan ere, talde irundarrak ez zuen atzo arte partidurik galdu bere etxean. Ugalde-Ventas futbol zelaiak bi taldeetako zaletu asko jaso zituen atzoko arratsaldean.


Taktikoki bikain planteatu zuen talde bisitariak lehia, 4-4-2 batean itxaronaz eta atzekaldeko lerroan sendotasun handia erakutsiz. Lehenengo aukeran, 15. minutuan, Eskik area barruan alderatze bat harrapatu eta ezkerkada bikain batekin atezaina gainditu zuen. Zoriona urdinentzat baina oraindik asko gelditzen zen. Lehenengo zatian ondo eutsi zioten errentari gureek, asko hondoratu gabe eta baloi dezente lapurtzen barrutik. Hala ere, zutoinean jo zuten jaurtiketa bat izan zuten etxekoek bere aukerarik argienean.


Bigarren zatian Endikaren taldeak, ordena eta elkartasuna mantendu arren, Mariño Real Unionen behar eta fisikoak eraginda blokearen altuera jeitsi zuen, kosta egiten baizitzaion Aldi berean arriskuarekin trantsitatzea. Irundarrek gure defentsa lerrora baloi asko bidali zituzten, nahiko zuzenak izanik. Dena den, ez zuten aukera garbi asko sortu eta Oihane oso seguru aritu zen bere parte hartzeetan. 10 minuturen faltan atetik oso gertu jaurtitako jokaldi batean bazirudien etxekoen berdinketa zetorrela, baina baloia kanpora irten zen oso gutxigatik. Azken minutuetan neskek bihotza eta burua maximora erabili zuten euri zaparrada baten pean garaipena itxi ahal izateko.


Epaileak amaiera adierazi zuenean, familia urdinak pozez eztanda egin zuen eta landu, sufritu zein merezitako garaipena behar bezala ospatu zuen. Taldeak lidergoa berreskuratu du eta oztopo guztiak gainditzeko gai dela erakutsi du berriro ere, familia honek edozer baitu posible. Lerro hauetatik gure zorionik handienak Endika, Ion, Edurne, Iker eta jokalarientzat. Handia da egin duzuena. Zuetaz harro.