Oihan Encinas geure jokalari ohia, gaur egun Athletic Club-ean taldean dagoena, 16 urtez azpiko estatuko selekzioaren aurre-zerrendan sartu dute. Deialdi ofiziala eta azken deialdia urriaren erdialdean izango da, hurrengo asteetan nazioarteko konpromisoei aurre egiteko.


Lerro hauetatik gure jokalari ohia zoriondu nahi dugu, orain dela bi denboraldi gure klubean aritu baitzen eta gaur egun Lezaman jarraitzen baitu Athletic Club-arekin bere formazio prozesua.


Zorionak Oihan eta hazten jarraitu.