Atzokoa egun berezia izan zen Antiguokoarentzat, Oier Gastesi jokalari ohiak debuta egin baitzuen Athleticeko lehen taldearekin. El Plantion Burgos Club de Futbol taldearen aurka jokatutako partidan estreinatu zen atezain gaztea.


Gastesik emanaldi aipagarria izan zuen, bere maila erakusten duten bi geldiketa handi eginez. Estatistika gisa, azken hiru urteetan Athleticeko lehen taldearekin debuta egin duen bigarren urdin ohia da. Antiguoko Kirol Elkartetik, Oier Gastesi zoriontzen dugu bere debutagatik. Harro gaude zutaz!