Datorren astean Athletic Clubekin denboraldiaurrea hasiko duten zortzi gazteen artean Oier Gastesi atezain urdin ohia dago eta, ondorioz, Ernesto Valverderen zuzendaritzapean lehen taldearekin denboraldiaren hastapena bizitzeko aukera izango du. Atezainak beste jokalari ohi batekin partekatuko du atea: Julen Agirrezabalarekin, Errege Kopako heroiarekin, hain zuzen ere. Zorte on bioi, eta arrakasta eta pozez betetako denboraldia opa dizuegu.