
Partida handia izango du larunbat honetan, 17:30ean, gizonezkoen lehen taldeak Berion, bertan Reala hartuko baitu Gazteen Ohorezko Mailako 2. multzoko 19. jardunaldian.
Iragan astean Araban zapore mingotsa izan zuen berdinketa baten ostean, Otxotre. Taldea garaipenaren bidera itzuli eta 30 puntuko langa gainditzeko gogoz dago. Lan astea zoragarria izan da eta taldeak konfiantza du emaitza positibo bat ateratzeko bere jendearen laguntzarekin.
Bestalde, denboraldi ona burutzen dabil Reala, 37 punturekin. Errege Koparako sailkatzea lortu zuen, non RCD Mallorcak kanporatu zuen Zubietan. Maila handiko jokalariak ditu, batzuk geure jokalari ohiak, pozik agurtuko ditugunak zalantzarik gabe.
Dena prest Gazteen Ohorezko Mailako klasiko batentzat. Duelua berdindua eta borrokatua izango dela agintzen du, xehetasun txikietan erabakiko delarik. Joanekoan, Zubietan, talde urdinari garaipenak ihes egin zion azken hasperenean. Espero dezagun zortea aldatzea, maila handiko lehia bat ikusteko gainezka egongo den Berio batean.

