Lehia zaila, zirraragarria eta garrantzitsua du gure gizonezkoen lehen taldeak igande honetan, 16:30ean, Gazteen Ohorezko Mailako 2. multzoko zortzigarren jardunaldian, Deportivo Alavesen aurka neurtuko baitituzte indarrak Ibaiako instalazioetan.

 

Gure taldeari hirunaka gehitzea kostatzen ari zaio eta dagoeneko bost berdinketa daramatza hasiera honetan. Nahiz eta gehienetan markagailuan aurreratu eta puntu gehiago merezi izan, egia esan, garaipenak kateatu behar ditugu goiko postuetara hurbiltzeko, oraingoz erdibidean baikaude. Hala ere, aipatzekoa da porrot bakarra daramagula, eta datu horrek argi uzten du taldeari ez zaiola falta ez jarrerarik ez lehiakortasunik.

 

Aurrean, talde babazorroak nahiko dinamika irregularra bizi izan du orain arte. Lehen bi partidak irabazten hasi zen, hiru partidako bolada eskasa kateatu zuen irabazi gabe (berdinketa bat eta bi porrot), eta orain dela gutxi bolada onera itzuli da, azken bi konpromisoetan hirunaka gehituz. Zalantzarik gabe, urtetik urtera gorantz doan egitura baten lehen mailako plantilla.

 

Haritz Otxotorenak zuzentzen duen taldeak urrezko aukera izango du, hiru puntu batu eta goikoekin elkartzeko. Garaipena anbizioa, ilusioa eta grina duen talde baten mahai gaineko kolpea izango litzateke. Goazen mutilak.