
Nazioarteko kutsua lagunarteko partida izango da ostegun honetan Berion ikusi ahal izango duguna; izan ere, Gazteen Ohorezko Mailako taldeak beste partida bat jokatuko du, Iñigo Mendiak zuzentzen dituen mutilentzat prestakuntza garaiko hirugarren norgehiagoka izanen dena.
Berio bisitatuko du Seattle Pacific University talde iparramerikarrak. Biran dabil eta egun batzuk emango ditu gure hirian. Senior adinean dauden jokalari amerikarrek geure gazteak proban jarriko dituzte denboraldiaurreko bigarren fase honetan bolumena eta minutuak pilatzen jarraitu ahal izateko.
Ongi etorri eta Amerika inguruko kideei hirian egonaldi atsegin bat opa diegu, eurentzat ere onuragarri izango den partiduaz goza dezatela. Atsegin handiz hartzen zaituztegu gure etxean.
Partidua: Antiguoko K.E. DVHJ – Seattle Pacific University USA
Data: abuztuak 10, osteguna.
Lekua: Berioko instalazioak.
Ordua: 18: 00etan.
Izan zaitezte ongi etorriak eta gozatu partidaz.

