Gau ahaztezina atzo Berlineko estadio olinpikoan bizitakoa Donostian jaiotako erdilariarentzat. Izan ere, bere taldekide den Oyarzabalek sartutako golari esker, Eurokopa irabazi zuen bere selekzioak Inglaterra mendean hartu ostean. Une ahaztezina Martinentzat, zalantzarik gabe. Gainera, Rodriren lesioaren ondorioz, jokalari urdin ohiak bigarren zatia osorik jokatzeko aukera izan zuen, eta bikain aprobetxatu zituen Luis de la Fuentek emandako minutuak, maila zinez altua erakutsiz eta zelai erdian aginte makila hartuz. Familia urdina oso harro gaude bere ibilbideaz eta espero dugu etorkizunean halako lorpenez gozatzen jarraitzea.


 Aupa Martin, zorionak!