Martin Zubimendik, Antiguoko taldeko jokalari ohiak, Berlinen jokatuko den Eurokopako Final handirako sailkapena lortu zuen atzo. Erdilari donostiarrak minutu batzuk eman zituen berdegunean, eta, jakina, oso pozik ospatu zuen bere taldearen garaipena.


Finala Berlingo Estadio Olinpikoan izango da, eta norgehiagoka zirraragarria izango dela agintzeaz gain, Zubimendi partida horretan ikusteko itxaropenarekin jarraituko dugu zale urdinok. Antiguokok bere harrotasuna eta babesa adierazi nahi dio Martin Zubimendiri bere ibilbideagatik eta 2024ko Eurokopako finalean zorterik handiena opa dio. Zorte on, Martin!