Gizonezkoen lehen taldeak Gazteen Ohorezko Mailako irteera klasikoenetako bati egingo dio aurre: Logroño. Oroitzapen onak datoz joan den ikasturtetik, eromenezko azken minutuetan Valvanera eta UD Logroñesen aurka bi garaipen lortu genituenean. Lehenengoaren zelaira, Angel Aguadora, itzuliko da orain taldea, baina oraingoan, larunbatean, 16:00etan, Villegasen aurka neurtuko ditu indarrak.


Taldeak puntuak lortu ditu, baina kosta egiten zaio hiruna gehitzea. Lehen jardunaldian Danoken aurka garaipena lortu ondoren, gure taldeak hiru berdinketa lortu ditu jarraian. Hainbat partidatan gehiago merezi duen arren, taldea gogotsu, konfiantzaz eta kemenez dago garaipenaren bidera itzultzeko eta liga zorrotz bezain parekatu bateko lehen postuetara hurbiltzeko.


Villegas igo berriak ez du hasiera erraza izan abentura berri honetan. Oraindik ez du puntu-sorta estreinatu, baina etxean lehiakorra dela erakutsi du San Juan eta Leioa bezalako aurkarien aurrean. Ez da partida erraza izango, ezta gutxiagorik ere, eta taldeak badaki.


Pauso bat eman behar da aurrera, intentsitateari eutsi behar zaio, eta ez da hutsik egin behar anbizioan eta kontzentrazioan. Lanarekin, konpromisoarekin eta pentsamolde irabazlearekin, argi daukagu helburua: hiru puntuak etxera ekartzea eta Logroñoko lehena lortzea.