
Iñigo Clavel prestatzaile donostiarrak egun berezia biziko du larunbat honetan bertan, aulki urdinean debuta eginen baitu Olaranbeko instalazioetan 12: 00etan. Hamarkada luze bat Kostkas K.E.n eman ondoren, Clavelek ilusioz gainezka ekingo dio denboraldi berri honi eta, bereziki, bere ibilbide berri honi gure klubean. Hauek dira Ligako estreinaldiari buruzko iritziak.
1.- Denboraldiaurrea amaitu da. Zer balantze egiten duzu, oro har, Iñigo?
Ez da denboraldiaurre erraza izan, lesio asko izan ditugulako eta gainkarga batzuk izan dituzten jokalariak izan direlako. Horrek agian nahiko genukeena baino mantsoago joatea eragin digu, eta, beraz, ez zait erraza egiten ondorio argiak ateratzea. Hala eta guztiz ere, balantzea positiboa da oro har, eta prest gaude.
2.- Nola iristen dira jokalariak liga hasiera honetara?
Oso motibatuta eta sentsazio onekin iristen dira, dugun bloke berrira egokituta eta egin nahi dugun jokoa oso ondo barneratuta. Zaila izango da hasieratik zein jokalari arituko diren aukeratzea, baina hori da seinalerik onena.
3.- Zer espero duzu inaugurazio-jardunaldi honetatik?
Ez da estreinaldi erraza izango beti zaila den Olarizu CD baten aurka, baina helburua da behar bezala lehiatzea, 3 puntuak eskuratzea eta gure ideia aurkariarenari inposatzea, jokoaren tempoak eta erritmoak kontrolatzea eta haiek izatea gure planteamendura egokitzen direnak.
4.- Gazteen Euskal Liga izan daitekeenaren aurreikuspena eta inpresioak.
Ligak maila altua du oro har, eta aurten oso filial gutxi daude. Hori dela eta, klubek arreta eta baliabide asko jartzen dituzte beren lehen egituretan, eta horiek izango dira gure aurkariak, ehuneko handi batean. Erabat sinetsita nago gure taldea maila onean egongo dela.
Estreinaldi ona izan dezagun, bada!

