Igande honetan, 16:00etan, Argixao futbol zelaia, Zumarragan, Emakumezkoen Ohorezko Mailako 3. jardunaldian ikuskizuna eskainiko duten bi taldeen arteko norgehiagoka zirraragarriaren lekuko izango da. Endika Moralesek zuzentzen duen taldea ilusioarekin dator eta helburu argia du: denboraldi hasiera ona sendotzea. Hala ere, ez da batere erraza izango, Urola egongo baita aurrean, orain arte geldiezina izan den taldea.


Talde urdinak 6 puntu posibleetatik 4 lortu ditu bere lehen bi konpromisoetan. Debutean garaipen sendoa lortu ondoren, bi puntuk ihes egin zieten Lagun Onaken aurkako berdinketa gazi-gozoan, Berion. Estropezu txiki hori gorabehera, Moralesen neskek konfiantza osoa dute beren gaitasunetan. Badakite talentua eta ausardia dutela edozein aurkariri aurre egiteko, eta igande honetan ez da salbuespena izango.


Bestalde, Urola bi garaipen eskuratu ostean helduko da, Beti Gazte eta Oiartzun bezalako bi talde handi garaitu ondoren. Lehen bi jardunaldietan, ondorioz, taldek sendoa, lehiakorra eta aurkari gogorrenak gainditzeko gai dela erakutsi du. Bere hasiera ezin hobea izan da, eta horrek benetako erronka bihurtzen du taldearentzat. Moralesen neskek badakite euren bertsiorik onenean egon beharko dutela konfiantzaz gainezka datorren Urola geldiarazteko.


Dena prest dago partida baterako. Antiguokok eta Urolak, espekulatzen ez duten bi talde, bi estilo  aurrez aurre, eta bakarra izango da garaile. Baloia Argixaon errodatuko da, eta harekin emozioak pil-pilean egongo dira.


Partida ederra begibistan.