Emakumezkoen lehen taldearen porrota, haize bortitzak markatutako partidan, batez ere lehen zatian, jokoa eta baloiaren joan-etorriak baldintzatu zituena hasieratik. Moralesek zuzentzen duen taldea ez zen modurik onenean sartu eta, 2. minutuan, aldeko hegaleko sake baten osteko lapurreta batek Kimuaken aurrealdearen urruneko jaurtiketa batean amaitu zuen, 1 – 0ekoa markagailura igoz. Behera etorri beharrean, golak talde urdina esnatu zuen, haizearen aurka jokatzera behartuta. Gureetako minuturik onenak izan ziren lehen zatian, hainbat egoera arriskutsu sortuz.

 

Taldea kontrola hartzen hasi zenean, bigarren kolpea iritsi zen: korner oso itxi bat zuzenean sartu zen Irenek defendatutako atean (2 – 0). 35. minutuan, berriz ere haizeak baldintzatutako falta jaurtiketa batek 3-0ekoa suposatu zuen, eta 43. minutuan, beste korner batek 4-0ekoa ekarri zuen, atsedenaldira iritsiz era horretan. Minutu gogorrak izan ziren Antiguokorentzat, hain zigor gogorra merezi izan ez zuena.

 

Bigarren zatia beste izpiritu batekin hasi zen. Bosgarren minutuan, Anek korner bat baliatu zuen 4 – 1 sinatzeko, eta lau minutu geroago, Ainhoak aldea are gehiago murriztu zuen (4 – 2). Taldeak sinistu zuen, saiatu zen eta hirugarrena bilatu zuen erabakitasunez markagailua iraultzeko. Hala ere, zorigaiztoko baloi irteera batean, Kimuakek azken 5-2koa lortu zuen.

 

Emaitza gogorra emakumezkoen lehen taldearentzat, aurkari zorrotzari ez ezik, baldintza klimatologiko txarrei ere aurre egin behar izan baitzien. Denboraldiko lehen porrota iritsi zen, baina taldeak aurrera begiratzen du eta datorren igandean Berion Lakuaren aurka jokatuko duen partidan pentsatzen dago jada.

 

Jarraitzera.