Lehen entsegua gure egiturako lehen bi taldeentzat, euren artean bihar larunbata, hilak 5, 11: 00etatik aurrera Berioko futbol zelaian jokatuko baitute.


Mendiak zuzentzen duen lehen taldeak hilaren 24an ekin zion prestaketa-lanari, eta, beraz, bi aste osoko saioak egin ditu dagoeneko, eta jarduna altua izaten ari da. Jokalariak entrenamenduan planteatutako lanei erantzun bikaina ematen ari dira, eta horien kalitatea garrantzitsua izaten ari da. Estamentu guztien jarrera bikaina da denboraldi on bat osatu ahal izateko. << zelaiean bertan lehen inpresioak ikusi eta sentitu ahal izateko gogo handiz gaude >>, adierazi du teknikari tolosarrak aste honetan zehar.


Gazpiok zuzentzen duen bigarren taldea ostera beranduago hasi zen aurredenboraldiarekin, baina dagoeneko hainbat lan saio egin dituzte Gazteen Ohorezko Mailako nagusien aurkako lehen lagunarteko neurketa zorrotzari aurre egiteko. Unaik eta taldeak << pixkanaka sartzen ari gara lehiakorrak izateko buruan ditugun ideia ezberdinak, partida guzti-guztietan emaitzatik gertu egon gaitezen >>, prestatzaile antiguatarrak klubeko hedabideei egindako elkarrizketan adierazi zuen bezala.


Aukera paregabea izango dugu geure familia zabaleko kideok aurtengo jokalarien zuzeneko jokoaren lehen minutuak bertatik bertara ikusteko eta hasi berri den denboraldi zoragarri honi begira ilusionatzen jarraitu ahal izateko.


PARTIDA        ANTIGUOKO K.E. DVHJ – ANTIGUOKO K.E. LNJ

DATA               abuztuaren 5ean, larunbata.

ORDUA           11:00 tan.

ZELAIA             Berio Kirol Instalakuntza.


Has dadila jokoa !