Infantilen garaipen handiak eta landutako berdinketak kadeteetan. Esaldi horretan laburtu dezakegu porrotik gabeko beste asteburu batek eman diguna emakumezkoen egituran.


ELGOIBAR C.D. 0 – 0 OHOREZKO KADETEA

 

Ongi jokatu baina irabazi ezin Mintxetan Gurruren taldeak. Baloi jabetza izan arren partida osoan, azkeneko zonaldean kosta egin zitzaion talde antiguotarrari abagune argiak sortzea. Dena den, gertu izan ziren sortutako aukera batzuen ondorioz. Dena den, asmatzen ez duenak gogor ordaintzen du, eta hortaz ezin izan zuen punturik batu. Gainera, azpimarratu beharra dago etxeko taldeak egindako defensa-lan izugarria, erasoan izandako aukera oso argi bat ahaztu gabe. Lanean jarraitzeko unea eta datorren astean garaipenaren bidera itzultzeko aukera berri bat izango dute neskek.


LEHEN MAILAKO KADETEA 0 – 0 AÑORGA K.K.E.


Bi liderren arteko lehiak esperotako maila eman zuen larunbat eguerdian Berion. Izan ere, erritmo biziko partida izan genuen, bakoitzak bere momento eta abaguneak izan zituelarik. Hala ere, golak soilik falta izan ziren partidaren norabidea aldatzeko. Lan bikaina Cotiren taldeak egindakoa eta oraingoz lidergoa partekatzen jarraituko du beste jardunaldi batez talde añorgatarrarekin.

INFANTIL F-11 2 – 1 HERNANI C.D.

 

Ez zuen norgehiagoka ongi hasi Maialen eta Oihaneren taldeak eta 4.minuturako markagailua aurka zuen (0-1), Hernanik maisuki jaurtitako falta batean sarturiko gol baten ondorioz. Taldeak, ordea, ondo erantzun zion aurka jasotako kolpeari, eta 1-1ekoa laster iritsi zen, geldikako aloi baten ondorioz. Handik aurrera jokoa arinagoa izan zen eta landutakoa islatu ahal izan zen hobeki. Ainhoaren jokaldi bikain batekin, gainera, Itsasoren gol erabakigarria etorri zen. Egiari zor, gureek nahi ongi kontrolatu zutela neurketa eta errentak ez zuen ihes egin. Garaipen bikaina eta bigarren postuan sendo mantenduz dihardu taldeak.


INFANTIL F-8 1 – 0 INTXAURDI C.D. “C”

 

Ez zuen hutsik egin taldeak liderraren aurkako lehian. Izan ere, Jonek zuzentzen dituen neskak maila altuan aritu ziren hiru puntuak erdietsi ahal izateko. Lehen minututik azkenera defentsako lan sendoa egin zuen taldeak, eta horrez gain geldikako baloi batean entrenamenduetan landutakoa oso ondo islatu zuten, gola entsaiatutako jokaldi bat izan baitzen. Handik aurrera taldeak ez zuen urduritasuna nabaritu eta heldutasun maila handiz partida ederki itxi zuen. Urrezko hiru puntu sailkapenaren gorenean finkatzeko.