Atzoko egunak lagunarteko hainbat konpromiso utzi zizkigun gure Gazteen Nazional Maila, Euskal Liga Kadete eta Infantil lehen urteko taldeentzat. Neurketen balorazio positiboa, oro har. Lehen bi taldeek azken proba izan zuten lehiaketa ofizialean estreinatu aurretik. Goazen iraileko larunbat euritsu baten laburpenekin, beraz.


Igandean, Infantilen Ohorezko Liga eta Bansander Klubaren arteko lagunarteko partida bat ere izan genuen.


CROISÉS DE BAYONNE 1 – 3 ANTIGUOKO K.E.

Gazteen Liga Nazionaleko taldea Ipar Euskal Herrira joan zen, eta zehatzago esateko Baionara. Etxeko taldea,  Croisés oinarrizko futboleko tradizio handiko taldearen aurka jokatu genuen lagunartekoa. Unai Gazpiok jokalari guztiak eraman zituen Lapurdiko hiriburura hurrengo larunbatean Berion egingo den inaugurazio jardunaldiari begira azken xehetasunak lantzeko asmoz. Taldeari kosta egin zitzaion hasierako minutuetan sartzea, eta etxekoak benetan hobeto aritu ziren, gure baloi irteera maila gorenetan estutzen eta egoera horren aurrean eroso egon ez ziren gure jokalariei lana zailtzen. Taldea berrosatzen joan zen eta xehetasunak zuzendu ondoren irteera garbiagoa, zehatzagoa eta eraginkorragoa egin ahal izanda, Mancik geure lehen gola sartu zuen Nabil-en jokaldi on baten ondoren. Hala ere, gure hurrengo akatsa probestu zuen Croisesentzat izan zen atsedenaldia baino lehen Oihanek geldikako ekintza on batean gure taldea berriro aurreratu eta aldageletara 1-2ko markagailuarekin joateko. Argiak eta itzalak taldeak hasiera ez oso ona izan baina behar bezala amaitu zuen lehen zati honetan. Bigarren zatian kontrola erabatekoa izan zen urdinentzat eta aldea handitu ahal izan genuen Nabil-en gol batekin, aurkariaren zelaian egindako lapurreta eder baten ondoren, gureak behetik gora joan ziren neurketa erabakita uzteko eta aho-zapore onarekin bukatu zuten, datorren astetik aurrera benetan interesgarria dena hasten dela jakinik.


Lan ona, mutilak.


ATHLETIC CLUB 0 – 3 ANTIGUOKO K.E.

 

Goiztiarra izan zen larunbata Kadeteen Euskal Ligarentzat, eta Lezamara joan zen Infantil Txikirekin batera Athletic Clubekin adostutako bi lagunarteko konpromisoetako bat jokatzera. Iker Mendiluzeren taldeak partida ona egin zuen talde zurigorri gaztearen aurka, baina ez zen batere aurkari erraza izan. Lehoiek arrisku apur batekin hurbildu ziren urdinen atezaindegira lehen minutuetan aurkariaren zelaian lapurretak eginez, nahiz eta gero, pixkanaka, geure taldea zertxobait hobeto jarri zen, une bakoitzean behar zen erritmoa eta egoerak kontrolatu ahal izan zituelarik. Atzetik irteera eraginkorrak eginez aurkariaren ate ingurura baldintza onetan iristeko aukera ezberdinak bilatuz, taldea bere kanpoko jokalariak zabal-zabal aurkituz joan zen amaiera-egoerak eta areara erdiraketak sortzen hasteko, horietako batean Markel Iturrizak aurretik jarri zuen gure taldea markagailuan ukitu sotil, zehatz eta oinaren barrualdearekin doituta. Talde urdinak gora egin zuen markagailua alde zuela, eta kontraeraso on baten ondoren, Oihanek, aurkariaren areara atzekaldeko lerroetatik iritsita, Lierrek jarri zion baloi ezin interesgarriago bat sartu zuen burukada on batekin. 0 – 2 eta merezitako atsedena, talde osoak ahalegin eta esfortzua handia egin ondoren, zentzu guztietan gogorra izaten ari zen partidan. Bigarren zatirako hainbat aldaketa izan ziren eta taldeak partiduaren nagusitasunarekin eta kontrolarekin jarraitu ahal izan zuen. Pixkanaka erritmoa jaisten joan zen neurketan eta berriro ere, geldikako jokaldi bateko baloi baten bitartez, Oihanek 0-3koa ezarri zuen markagailuan. Une horretatik azken txistua jo arte, bi taldeek golak sartu ahal izan zituzten horrela geratu zen emaitza aldatzeko.


Eskerrak eman nahi dizkiogu Athletic Club-ari bisitaren une oro erakutsitako arreta eta abegikortasunagatik, denboraldi ona opa diegu.

 

ATHLETIC CLUB 1 – 0 ANTIGUOKO K.E.

Uritz Ansoalde-ren taldeak Athletic Club-aren aurka jokatu zuen Lezamako 8. futbol-zelaian. Dimentsio oparoko zelaia, taldeak ez zion aurpegia galdu partidari, non etxekoek gol bat sartu zuten norgehiagoka aurrera eramateko. Gure jokalari gazteen jarduera ona izan zen, hasi berri den prestakuntza-fase batean beren ahalmena eta hobetzeko tartea erakutsi zuten, jokoak dituen eskaerak modu ulerkor eta eraginkorrean lantzera eta gure jokalarien prestakuntza-etapa modu integral eta eraginkorrean garatzen jarraitzera eramango gaituena. Baloi berri batek eskatzen dituen ukipen-azalerak, baloi/kide/aurkarienganako interrelazioa, edo egin beharreko ibilbideekiko distantziak identifikatzea denboraldian zehar egingo dugun lan oso interesgarriaren adibide batzuk baino ez dira, arreta talde-balioetan eta kirol honetan esku hartzen duten eragile guztiekin saio eta partidetan izan beharreko jokabide egokietan jarriz.


ANTIGUOKO K.E. 3 – 2 BANSANDER

 Partida ederra izan zen atzo Berion ikusi genuena Infantilen Ohorezko Ligako gure taldearen eta Kantabriako Bansander Klubeko kideen artekoa. Maila bikaina erakutsi zuten bi taldeek, eta Txakarren taldeak 3-2ko markagailu estuarekin gailendu zen. Azkarraga, Telmo eta Teoren golek urdinen entrenamenduko lehen asteari amaiera eman zieten non geure jokalariek erakutsi duten ikasten jarraitzeko gogo handiarekin etorri direla. Amaieran familia argazkia eta partidu osteko hamaiketakoa Berioko kantinan, jokalari eta talde teknikoen gozamenerako otordu bikaina eskainiz. Mila esker Berioko kantila eta eskerrik asko Bansander, elkar ikusiko dugu berriro.


Jarrai dezagun egunero ikasten.