Lagunarteko partida jokatu zuen Ibaiondo futbol zelaian atzo, larunbata, 17: 00etan gure lehen taldeak Bizkaiko lurretan. Derio CDko anfitrioiekin neurtu genituen indarrak, eta gure jokalari asko exijitu zien aurkaria izan zen gainera. Bi zati oso desberdin, hurrengo lerroetan kontatuko ditugunak.


Taldeari partidan sartzea kostatu zitzaion lehen denboran, eta ezin izan zuen bere mailarik onena eman, gureak ez baitziren zehatzak izan baloiarekin, ez genuen duelurik irabazten, apur bat desordenatuta egon ginen eta erasoko fasean ere ez ginen oso argi agertu. Partidak hegaleko sake asko izan zuen eta ezin izan zuen erritmo altua izan, baloi irteerak ez baitziren garbiak eta jokoa behin baino gehiagotan eteten baitzen. Lehen zati ona egin ez arren, gol aukera ona izan genuen, baina ezin izan genuen gauzatu. Derio CDak nabarmen zaildu zigun lana eta hutseko berdinketarekin joan ginen aldageletara.


Taldeak zuzenketa eta berregokitzapen batzuk atsedenaldian komentatu ahal izan zituen eta, egia esan, bigarren zatian partidaren nondik norakoa aldatu zen. Gure taldeak etxekoen lehen presio-lerro hori arrakastaz gainditu ahal izan zuen eta hortik aurrera dena errazagoa izan zen. Espazioak eta abantailak behar bezala identifikatuz, ekipoa askatu egin zen eta hainbat sekuentzia arrakastatsu egin zituen, bai barruko erreietatik, bai kanpoaldeetatik. Hala ere, Derio CD aurreratu zen partidako 55. minutuan eta jarraian gure taldea etxekoen atea aurkitzen hasi zen eta horrela Ainhoak eta Del Riok golak sartu zituzten markagailuan abantaila zabala eskuratzeko.


Lehenengo zati ez ona, bigarrenean behar behar bezala zuzenduta eta konponduta, proba gogor baina oso baliozko batean. Egoera eta jokaldi oso interesgarriak izan ziren taldeak egin zituenak, baina badugu baita hobetzeko tartea ere, lantzen jarraitu behar ditugun alderdi eta xehetasunetan arreta handia jarriz hobetuko duguna


Endika Moralesen taldea bere laugarren astean sartuko da bihartik aurrera.