
Antiguoko K.E. emakumezkoen egitura erritmoa eta martxa hartzen hasi da denboraldi berriari begira, ilusioz eta itxaropen interesgarriz gainezka. Lehen taldea eta Kadete Mailako Ohorezko Ligako jokalariak eguneroko lanean murgilduta daude dagoeneko eta eskailera osatzen jarraitzeko Kadete Lehen Mailako taldeak entrenamenduei ekingo die.
Lehen Kadetea izen emate libreko kategoria da eta, beraz, egutegia oraindik ez da ezagutzen, izenematea gaur irekita baitago oraindik. Lehiaketa hasteko eguna ezarrita dago dagoeneko eta hau irailaren 24ko asteburuan hasiko da. Ez da aldaketa handirik aurreikusten lehiaketa-sistemari dagokionez, eta bi fasetan garatuko da: lehenengoa 7-8 taldeko multzoek osatuko dute, izena emandako talde kopuruaren arabera, eta bigarrena igoerakoa edo kopakoa izango da, bi itzulitan jokatuko dena.
Talde gaztearen buru Coti Ruiz izango da, geure klubean ibilbide oparoa duen entrenatzailea. Urte batzuk futbol eskolan eman ondoren, emakumeen egituraren parte izatera pasa zen hasieratik, lan handia eginez eta atal honen hazkundean funtsezko pertsona bihurtuaz. Coti garrantzitsua izan da aurreko denboraldietan lurralde mailako tituluak lortzeko orduan, eta joan den ikasturtean Ohorezko Kadete mailako taldea zuzendu zuen geure erakundean grabatuta geratu den denboraldi historiko batean. Hezitzaile sutsua, gazteekin lan egitera ohituta dagoena, talde honen ardura hartzen du prestakuntzan aurrerapausoak ematen jarraitu ahal izateko, ahalik eta modu progresibo eta positiboenean.
Cotirekin batera laguntzaile lanetan Martín Ramón arituko da, 2004ko belaunaldi gogoangarriko jokalari ohia, duela urte batzuk lurralde titulua Gipuzkoan eta Euskadin altxatzea lortu zuen talde hartakoa. Nazioartean ezaguna den Gothia Cup txapelketan ere txapeldun izan zen eta lesio larri batek gehien gustatzen zitzaion kiroletik aldendu zuen. Urte batzuen ondoren, bere klubera itzuli da entrenatzaile laguntzaile lanetan aritzeko. Edurne Munarriz prestatzaile fisikoa izango da eta Txema Benitez atezainen lan espezifikoaz arduratuko da. Balio handiko staff teknikoa, gure jokalarien hobekuntzaren mesedetan.
Zuek ikusteko gogo handia dugu, ongi etorri guztioi.
