
Emakumezkoen lehen taldeak porrot gogorra jaso zuen Bergararen aurka, honek bere aukerak aprobetxatzen jakin zuelako eta etxean sendotasun handia erakutsi zuelako. Etxekoen eraginkortasunak markatutako partida batean, Moralesen neskek ez zuten euren bertsiorik onena aurkitu eta 4-0eko emaitzarekin bukatu zuten.
Partida ondo ipinitako Antiguokorekin hasi zen, baloiaren jabetzan oinarritutako bere joko estiloa inposatu nahian. Hala ere, norgehiagokak ezusteko bira eman zuen 25. minutuan, Bergarak jokaldi zuzena baliatu baitzuen bisitarien defentsaren bizkarra aurkitu eta 1-0ekoarekin markagailua irekitzeko. Kolpeak min egin arren taldea erreakzionatzen saiatu zen, baina sei minutu geroago, 31.ean, abantaila handitu zuen Bergarak. Falta jaurtiketa zehatz batek etxekoen errematatzaile baten burua aurkitu zuen, eta sare barrura bidali zuen baloia 2-0ekoarentzat. Kontrako markagailuarekin, liderrak partidaren norabidea aldatu behar zuen atsedenaldira bidean.
Aldageletatik igaro ondoren, talde jrdinak aulkia mugitu zuen, eta bi aldaketa egin zituen, sistema taktikoa aldatzeaz gain, markagailua iraultzeko. Hala ere, erreakzio-itxaropen oro berehala desagertu zen. Bigarren zatia hasi eta berehala, lehen minutuan, Bergarak korner bat aprobetxatu zuen 3-0ekoa sartzeko eta partida ia erabakita uzteko. Desabantaila gogorra izan arren, taldeak ez zituen besoak jaitsi eta aldea murriztu nahi izan zuen. Hainbat aukera garbi sortu zituen, baina asmatze faltak eta Bergarak defentsan erakutsitako sendotasunak markagailua bere alde mugitzea eragotzi zuten. Partida hilzorian zegoenean, gureek saiatzen jarraitzen zuten, baina Bergara izan zen partida itxi zuena, 90. minutuan, 4-0ekoarekin.
Porrot hau kolpe gogorra da taldearentzat, orain arte txapelketan erregulartasun handia erakutsi baitu. Hala ere, taldeak lider jarraitzen du, eta badu suspertzeko tartea. Orain akatsetatik ikastea, lanean jarraitzea eta hurrengo jardunaldian Bergaran gertatutakoa egun txarra baino ez zela izan erakustea tokatzen da.

